Emultsio-polimerizazio

Polimeroen kimikan emultsio-polimerizazioa polimeroak sintetizatzeko industria-metodo bat da non erreakzioa ur-ingurunean egiten den eta bertan monomeroaz eta hasarazleaz gain emultsionatzaile bat egoten den emultsioa egonkortzeko. Zinetikaren ikuspegitik emultsio-polimerizazioak erradikal-polimerizazioak dira[1][2].

Emultsio-polimerizazioa batez ere monomero binilikoekin baliatzen da: estirenoa, butadienoa, binil kloruroa, binil azetatoa, ...

  1. Iruin, J.J. & Elortza, J.M.. (1988). Kimika fisiko makromolekularra. Udako Euskal Unibertsitatea, 152-161 or. ISBN 84-86967-01-5..
  2. Barandiaran Sarasola, Mariaje & Asua Gonzalez, J.M.. (1985). Emultsio-polimerizaziorako erreaktoreen injineritza. Udako Euskal Unibertsitatea, 11-14 or..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search